Iruzurren prebentziorako hitzaldia eskainiko du Udaberrik

Mireia Galarza Bastida 2024ko mai. 15a, 16:30

Iruzurra irudikatzen duen marrazkia. (Artxiboa)

Astelehenean izango da hitzaldia, 10:30ean, Udaberriko tabernan. 

Astero egiten dituzten ekintzei jarraipena emateko, beste hitzaldi bat antolatu du Udaberrik. Hain zuzen ere, Ertzaintzaren laguntzarekin, pertsona nagusiei zuzendutako iruzurren prebentzioari buruzko hitzaldia eskainiko dute. 

Datuek diote geroz eta ugariagoak direla iruzurrak, eta horien arriskuak hautemateko eta saihesteko moduei buruz jardungo dute hitzaldian. Astelehenean izango da aipatutako hitzaldia, 10:30ean, Udaberriko tabernan. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide