Musika eskolako umeen elkartrukeak egunez aldatu dituzte

Mireia Galarza Bastida 2024ko maiatzaren 15a

Imanol Urbieta musika eskolako umeen ikasturte amaierako ekitaldi bat. (Artxiboa)

Hasiera batean ostegun honetan ziren joatekoak Usurbilera, baina azkenean Usurbilgo ikasleak etorriko dira Zarautzera, eta 17:30ean eskainiko dute emanaldia, Andra Mari Zeruratzea parrokian. 

Imanol Urbieta Udal Musika Eskolako 6 eta 7 urteko ikasleek elkartrukea egingo dute Usurbilgo Zumarte Musika Eskolako ikasleekin. Hasiera batean ostegun honetan ziren joatekoak Usurbilera, baina azkenean Usurbilgo ikasleak etorriko dira Zarautzera, eta 17:30ean eskainiko dute emanaldia, Andra Mari Zeruratzea parrokian. 

Horrela, datorren asteazkenean, hilak 22, Zarauzko ikasleak gerturatuko dira Usurbilera, eta 18:00etan eskainiko dute kontzertua, Sutegi Auditoriumean. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide