Zarauzko Udalak eta emergentzia zerbitzuak “Guztion Eskuetan” izeneko kanpaina jarri dute martxan, herritarrei larrialdi edo estuasun egoera baten aurrean nola jokatu erakusteko helburuarekin.
Larrialdietako sektoreko hainbat elkarte eta erakundek parte hartu dute kanpaina honetan, besteak beste, Gurutze Gorriak, DYAk, Osakidetzak, SOS Deiak, Ertzaintzak, Suhiltzaileek, Udaltzaingoak eta Zingira Zarautz Babes Zibilak.
Egitasmoak bi zati nagusi ditu: batetik, eskuorri bat banatuko da etxeetan, larrialdi eta istripuak ekidin edo arintzeko beharrezko informazioarekin. Eta bestetik, bihar sektoreko hainbat elkartek saioak egingo dituzte, herritarrek euren lana bertatik bertara ezagutarazi eta erakusteko.
Erakustaldi saioak etzi izango dira, malekoian, 10:00etatik 13:00etara. Bertan ikusi ahal izango dira, besteak beste, anbulantzien eta suhiltzaileen saioak, BBB eta desfibriladore formakuntzak edota erreskate simulazioak. 12:00etan, bizikleta istripu baten simulazioa ere egingo da.