Ekainaren 1ean ospatuko dute Kaiolatik jaialdia

Julene Sorarrain 2024ko mai. 15a, 12:30

Kaiolatik 2019. (Aritz Mutiozabal)

Elektropeña eta Rubio DJak arituko dira arratsaldea girotzen. 

Kaiolatik! eta Hiruputzu Gaztetxeak elektronika festa antolatu dute ekainaren 1ean, larunbatean, Borghetton. Bertan izango dira Elektropeña eta Rubio DJak 18:00tatik 23:00tara. 2016. urtean egin zuten lehenengo edizioa malekoian. Aurreko urtean ezin izan zuten ospatu, beraz aurtengoa zazpigarrena izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide