Aurten ere SKAPA Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko jai batzordeak Futbito Txapelketa antolatu du auzoan, eta larunbat honetan jokatuko da. Norgehiagokak 10:00etatik aurrera izango dira, Sagasti plazan (Plaza gorrian).
Taldeak mistoak izan beharko dute, gutxienez lau partaidez osatuta eta gehienez ere sei lagunez. Jokalariek hamasei urtetik gorakoak izan beharko dute. Parte hartzeko talde bakoitzak 15 euro ordaindu beharko du, eta aperitiboa izango dute zenbateko horren barnean.
Animatzen diren taldeak azkenportua@gmail.com posta elektronikora mezua bidalita eman dezakete izena.