Musika Eskolan aurrematrikula egiteko epea zabalduko dute gaur

Julene Sorarrain 2024ko mai. 15a, 10:15

Musika Eskolako ikasleak kalejiran Santa Zezilia egunaren bueltan. (Jabi Gonzalez Toston)

Izen-ematea maiatzaren 15tik 31ra bitartean egin ahalko da.

Imanol Urbieta Udal Musika Eskolak 2024-2025 ikasturteko aurrematrikulazioa zabaldu du gaur. Larunbat honetan, 4 eta 7 urte bitarteko ikasleek kurtso amaierako emanaldia egingo dute, 17:00tan eskolako aretoan.

Izen-ematea hiru modutan egin daiteke, telematikoki Udal Musika Eskolaren webgunean sartuta; telefono bidez, 943-50 65 89 zenbakira deituta; eta aurrez aurre Musika Eskolaren egoitzan (Lapurdi kalea, 7B). Eskola astelehenetik ostegunera dago irekita, 15:30tik 19:30etara, eta ostiraletan, 11:30tik 14:30etara.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide