Moor Surf eskolak kirol zerbitzu profesionalen kalitate zigilua lortu du

Julene Sorarrain 2024ko mai. 14a, 17:00

Moor Surf eskola. (UKUE)

Kosta bailaran, Zumaiako Inquieto Navegante belaontziak ere lortu du zigilua. UKUEk Itsas Kirol Poloa ekosisteman parte hartzen duten enpresen kalitatea bultzatzeko duen ekimenetako bat da; aurtengoa bigarren edizioa izan da.

Moor Surf eskolak kirol zerbitzu profesionalen kalitate zigilua lortu du aurten. Kataluniako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Profesionalen Elkargoak (COPLEFC) kudeatzen du, Udal Elkartearekin batera.

Zigilu honekin, itsas-kirol sistemak bere osotasunean eta zehazki zerbitzu profesionalen modalitatean, behar duen kalitate-erreferentzia izatea du helburu UKUEk, eta baita eskualdeko enpresen profesionalizazioa hobetzea ere. Iaz Urola Kostako hiru enpresek lortu zuten kirol-zerbitzu profesionalen kalitate zigilua, hala nola, Begi Bistanek, Surfing Zumaiak eta Redymarrek. 

UKUEk 2022ko urrian jarri zuen lehen aldiz martxan Itsas Kiroletako Kalitate Zigilua ekimena. Bi helbururekin sortu zuten: batetik ekosistema sortuz, erakundeak integratzen joatea itsas kirol-sektorea profesionalizatzeko, eta, bestetik, itsas kirola eskualdean erreferente izatea eta ezaguna egitea, talentua sortuz eta erakarriz, negozio berriak areagotuz eta enpresen lehiakortasuna sustatuz.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide