Errozate mendira irteera antolatu du Pagoetak iganderako

Mireia Galarza Bastida 2024ko mai. 14a, 12:00

Errozate mendia. (Pagoeta)

Hamalau kilometroko ibilbidea izango da igandekoa, 1.150 metroko desnibelarekin, eta bozpasei ordun egingo dute. Antolatzaileek azaldu dutenez, ibilbide osoan "Iparraldeko mendiek eskaintzen duten paisaia zoragarriaz gozatzeko aukera" izango dute mendizaleek.

Pagoetak hurrengo irteera antolatu du igande honetarako, hilak 19. Hain zuzen ere, Errozate mendira izango da irteera, Mendebaldeko Pirinioetan dagoen tontorrera, Iratiko oihanaren mendebaldean eta Ezterenzubi eta Lekunberri arteko mugan.

Hamalau kilometroko ibilbidea izango da igandekoa, 1.150 metroko desnibelarekin, eta bozpasei ordun egingo dute. Antolatzaileek azaldu dutenez, ibilbide osoan "Iparraldeko mendiek eskaintzen duten paisaia zoragarriaz gozatzeko aukera" izango dute mendizaleek, eta bidean hainbat puntu ezagutuko dituzte, besteak beste, 221. mugako mugarria eta Arpeako kobazulo ospetsua. Iteera 7:30ean izango da Agoueseko biribilgunean, eta irteera egin nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena, Mendizabal dendan, osteguna baino lehen. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide