Europako Legebiltzarra berritzeko hauteskundeak izango dira ekainaren 9an, eta egun horretan herrian jarriko dituzten hauteskunde mahaiak osatzeko zozketa gaur egin du Zarauzko Udalak programa informatiko baten bitartez. Zarautzen erroldatuta dauden eta hautatuak izan daitezkeen pertsonen artean ausazko zozketa egin du erakundeak, eta beraz, hautesleku bakoitzeko mahaiak osatuko dituzten pertsonak aukeratu dituzte.
Herritarrek udalaren webgunean kontsulta dezakete dagoeneko hauteskunde mahaietan egotea egokitu zaien ala ez.