Zarauzko Abesbatzak gizonezko ahots berriak behar ditu

Julene Sorarrain 2024ko mai. 13a, 15:30

Inaxio Goenaga eta Arantxa Iturria, abesbatzaren lokalean. (Mireia Galarza Bastida)

Entsegu egunak astearteetan eta ostegunetan dira, 20:30tik 22:00tara.

Zarauzko Abesbatzak deialdia egin du gizonezko ahots berrien bila. Iaz 40 urte bete zituen elkarteak eta Burdeosen ospatu zuten 3 ikuskizunekin.

Herriko hainbat taldeekin elkar ekintzak bultzatzen, antolatzen eta burutzen ditu. Besteak beste, Zarauzko Musika Bandarekin, Gabota dantza eskolarekin, Jalgi dantza taldearekin, txistu-atabal joleekin, abesbatzekin, musikariekin, antzerkilariekin eta kontalariekin.

Entseguak astearteetan eta ostegunetan egiten dituzte Zeleta Berrin, 20:30tik 22:00tara. Informazio gehiagorako 630-57 27 30 telefonora deitu daiteke baita abesbatza.zarautz@gmail.com helbidera idatzi ere.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide