Musikaririk ez da faltako Arraio irratiaren 18. urteurreneko ospakizunetan. Joan den astean abiatu zuten egitaraua Galdedebalde irratsaioko kideek antolatutako bakarrizketa saiorekin, eta, etzi emango diote jarraipena ZarataZarautz irratsaioko kideen proposamenarekin. Punk rock doinuen alde egin du oraingoan eta Kolonbiako eta Oñatiko (Gipuzkoa) talde bana ekarriko ditu hartuko dute Hiruputzu gaztetxera. Emanaldia 20:30ean hasiko da.
Ataque Zero taldea da Kolonbiatik etorriko dena, Bogota hiriburutik bertatik, eta Zarautzen egingo du geldialdia Europan bira egiten ari dela aprobetxatuta. Oñatiko taldea, berriz, 2019an sortu zuten Larru Beltzak izango da eta 2021ean plazaratu zuen orain arteko disko bakarra: Nork epaituko du epailea? . Horrez gain, iaz grabatutako Merezi du abestia ere badu taldeak.