Zarauzko eta Usurbilgo Musika Eskoletako ikasleek elkartrukea egingo dute

Julene Sorarrain 2024ko mai. 14a, 11:00

Imanol Urbieta Udal Musika Eskolako haurrak kantu jiran. (Jabi Gonzalez Toston)

Bestalde, 4 eta 7 urteko ikasleek kurtso amaierako emanaldia egingo dute larunbat honetan, 17:00tan Musika Eskolako aretoan.

Imanol Urbieta Udal Musika Eskolako 6 eta 7 urteko ikasleek elkartrukea egingo dute Usurbilgo Zumarte Musika Eskolako ikasleekin. Maiatzaren 16an, ostegunean, Zarauzko ikasleak Usurbilera abiatuko dira eta 18:00tan emanaldia eskainiko dute Sutegi Auditoriumen.

Datorren astera begira, maiatzaren 22an Usurbilgo ikasleak etorriko dira Zarautzera. Emanaldia San Pelaioko ermitan egingo dute 18:00tan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide