Beñat Jauregik irabazi du Gipuzkoa Bertsotaneko Anoetako saioa

Jabi Gonzalez Toston 2024ko mai. 13a, 11:00

Beñat Jauregi kantuan, Anoetako bertso saioan. (Bertsozale elkartea)

Markel Eizagirre saio berean aritu da eta bosgarren postuan sailkatu da. Ane Peñagarikanok, berriz, Mutrikun abestu du eta laugarren sailkatu da.

Gipuzkoa Bertsotan ekimeneko lehen fasea azken txanpan sartu da. A multzoko bertso saio guztiak eginda, dagoeneko zehaztu dituzte bigarren fasera sailkatu diren 23 bertsolariak; tartean, Aner Peritz Euzkitze eta Julen Zulaika bertsolari zarauztarrak. B multzoari, aldiz, azken saioa geratzen zaio eta ostiralean jokatuko dute Oñatin. Aimar Sorazu izango da bertan parte hartuko duten sei bertsolarietako bat.

B multzo horri lotuta, hain justu, joan den ostiralean Anoetan egin zuten saioan Beñat Jauregi zarauztarra gailendu zen 311 punturekin. Markel Eizagirrek ere abestu zuen saio berean, eta bosgarren sailkatu zen 287,5 puntu bilduta.

Ostiralean, era berean, Ane Peñagarikanok Mutrikun izan zuen Gipuzkoa Bertsotaneko saioa, A multzoko azkena, eta laugarren sailkatu zen 298,5 puntu bilduta. Puntuazio hori, ordea, ez da aski izan bigarren fasera sailkatzeko, 28. postuan amaitu baitu lehenengo fasea.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide