Zarauzko mugimendu feministak ere elkarretaratzea egin du Donibane Lohizuneko hilketa matxista salatzeko

Andrea Zipitria 2024ko mai. 10a, 20:30

Mobilizazioa Lege Zaharren enparantzan izan da, Indarkera sexistaren aurrean autodefentsa feminista! lemapean. 

Maiatzaren 3an emakume bat hilda aurkitu zuten Donibane Lohizuneko hotel batean, eta haren bikotekidea atxilotu zuten ondoren. Ikerketa abiatu dute "aldez aurretik prestatutako hilketa" izan den argitzeko. Bada Euskal Herriko hainbat txokotan bezala, Zarautzen ere deialdiak egin dituzte gertakaria salatzeko.

Indarkeria sexistaren aurrean autodefentda feminista! lelopean, Morroxkak eta Zarauzko Bilgune Feministak egin du gaur arratsaldean elkarretaratzea, Lege Zaharren enparantzan. "Irmoki" gaitzetsi dute erailketa matxista. Halaber,  "babes eta elkartasun osoa" helarazi nahi izan diete hildako emakumearen familiari eta ingurukoei. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide