Joseba Iruretagoiena margolari zarauztarrak erakusketa zabaldu du Lukas ardoetegian. Joan den astezkenetik daude margolanak ikusgai eta ekainaren 8a, larunbata, arte izango da bisitatzeko aukera. Hamahiru lan bildu ditu orotara eta Euskal Herriko paisaiak dira gehienak. Detaile ugari jaso ditu lan guztietan eta biziak ere badira, aldi berean.
Paisaiekin, gizon eta emakume banaren erretratuek eta mugimenduko koadro batek osatzen dute erakusketa. Azken horretan, zaldi lasterketa irudikatzu du Iruretagoienak.