Interesa piztu du Boluntariotza azokak

Andrea Zipitria 2024ko mai. 12a, 17:00

Boluntario izan nahi? lelopean egin dute gaur goizean azokaren hirugarren edizioa, eta herritar dezente gerturatu da itsas pasealekuan jarri duten azokara.

Herritarrengan interesa piztu du Zarauzko III. Boluntariotza Azokak, eta jende asko gerturatu da gaur goizean itsas pasealekura. Galtxagorri elkarte gastronomikoaren parean jarri dituzte karpak, eta goiz osoan zehar gerturatutako herritarrek aukera izan dute irabazi asmorik gabeko herriko elkarteen jarduna ezagutzeko eta izena emateko. 20 postutik gora jarri dituzte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide