Zarauzko VI. Herri Lasterketa jokatu dute 180 korrikalarik gaur 11:00etan Lege Zaharren enparantzatik abiatuta. Zortzi kilometro inguruko buelta egin dute herrian zehar. Berritasunak izan ditu aurtengo probak. Izan ere, 2019ko lasterketarako diseinatutako ibilbidea egin dute oraingoan. Hala, Lege Zaharren enparantzatik abiatu dira, eta herrian zehar ibilbide zirkularra egin ondoren, hasitako leku berean helmugaratu dira.
Gizonezkoetan azkarrena izan da Yassine Bih, errekorra hautsi du gainera, 25:38 denboran egin ondoren proba. Lortutakoaren "pozik" agertu da Bih eta garaipena semeari eskaini dio. Bigarren geratu da Julen Etxeberria (26:51) eta podiuma osatu du Jon Urtizbereak (26:53). Emakumezkoetan, berriz, Nagore Azkue (32:20) izan da garailea, Nerea Amilibia (34:09) helmugaratu da bigarren, eta Eider Estibariz (34:40), hirugarren.
Herritar bizkorrenak, berriz, Jokin Lizeaga, Ekaitz Tejado eta Oscar Tena izan dira gizonezkoetan, eta Nerea Amilibia, Lucia Arauzo de Benito eta Andere Vera, emakumezkoetan.
Sailkapen guztiak honako lotura honetan daude ikusgai.