Lege Zaharren enparantzatik hasi, eta Santa Marina kalerainoko kalejiran bildu dira haur nahiz helduak gaur eguerdian. 12:30ean bota dute kalearen izen bera daramaten festak iragartzeko txupina –nahiz eta ekitaldirik izan atzo– eta auzotarrek igo dute bandera, Iñigo Mantzizidor Mantxi bertsolariak haiei bertsoa eskaini ondoren.
Festak ofizialki gaur hasi arren, atzo, larunbatarekin, ospatzen hasiak ziren auzotarrak. XXXIII. Pilota Txapelketa, Mus txapelketa eta Slow Ties Bles Band taldearen emanaldia izan ziren. Datorren asteburuan izango dute jarraipena festek, egitarau oparoa prestatu dute horretarako.