Zarauzko ikastetxeek hainbat jarduera ari dira egiten ikasleekin Agenda 2030 programa lantzeko, eta, hala gaztetxoak Garapen Jasangarriaren Helburuetara gerturatzeko. Lan horretan, energia eskuragarrietan eta ez-kutsatzaileetan sakondu dute azken bi ikasturteetan eta hainbat eskulan egin dituzte. Bada, azken horiek ikusgai izango dira bihartik ostiralera bitartean Merkatu Plazako lehenengo solairuan; izan ere, udalak erakusketa antolatu du herritarrak energia garbia erabiltzearen garrantziaz kontzientziatzeko.
Erakusketa bisitatzeko ordutegia 10:00etatik 13:00etara izango da goizean eta 17:00etatik 19:00etara arratsaldean. Gainera, erakusketak iraun bitartean bertaratzen diren herritarrek eskulan originalenen aldeko botoa eman ahal izango dute. Hiru kategoria bereizi ditzute horretarako ikasleen mailaren arabera: LHko 3. eta 4. mailakoa izango da bat, LHko 5. eta 6. mailakoa beste bat eta DBHko 1. eta 2. mailakoa azkena. Programa amaierako foroan jakinaraziko dituzte irabazleak zein diren.