Lizarrara irteera antolatu du Udaberrik hilaren 24rako

Mireia Galarza Bastida 2024ko mai. 13a, 09:00

Done Mikel eliza. (Wikipedia)

Gaurtik maiatzaren 21era, asteartea, egongo da zabalik izena emateko epea, Udaberriko bulegoan bertan edota udaberrizarautz@gmail.com helbidean. 

Udaberriko Kulturaz taldeak Lizarrara irteera antolatu du maiatzaren 24rako. Hain zuzen ere, herri horretako arte erromantikoa ezagutzeko irteera izango da, gune historiko eta monumentuak ezagutuko baitituzte bertan, tartean Done Mikel Eliza. 

Irteeran izena eman daiteke 35 euroren truke, eta prezio horretan sartuko dira autobusa, bisitak eta bazkaria. Gaurtik maiatzaren 21era, asteartea, egongo da zabalik izena emateko epea, Udaberriko bulegoan bertan edota udaberrizarautz@gmail.com helbidean.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide