Europako haustekundeetarako mahaien zozketa egingo dute bihar

Aritz Mutiozabal 2024ko mai. 12a, 11:00

Boto paperak 2024ko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan (Ihintza Elustondo)

Zabalik dago posta bidezko botoa eskatzeko epea, eta maiatzaren 20tik ekainaren 5era bidali behar da botoa hauteskunde-mahaira.

Europako Parlamenturako hauteskundeak izango dira datorren ekainaren 9an, eta horren harira, hauteskunde mahaien zozketa egingo dute. Aurreko aldietan bezala, programa informatiko bidez egingo dute Zarautzen erroldatuta dauden eta hautatuak izan daitezkeen pertsonen artean. Zozketaren ondoren, emaitzak kontsultatzeko aukera izango da udalaren webgunean; kontsulta egin ahal izateko, norbere NAN zenbakia sartu beharko da.

Bestalde, herritar bakoitzari egokituriko hauteslekuaren edota hautesle-erroldaren kontsulta honela egin daiteke: aurrez aurre HAZ bulegoetan, NAN, pasaportea edo gidabaimena erakutsita, edo
online bidez, Espainiako Estatistika Institutuaren egoitza elektronikoan.

Gainera, dagoeneko zabalik dago Europako hauteskundeetarako posta bidezko botoa eskatzeko epea. Eskaera egiteko azken eguna maiatzaren 30a izango da, eta botoa hauteskunde-mahaira bidaltzeko tartea, berriz, maiatzaren 20tik ekainaren 5era. Posta bidezko botoari buruzko informazio gehigarria esteka honetan dago eskuragarri.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide