Saltaka mendi korrika taldeak igandean egingo du lehenengo irteera

Jabi Gonzalez Toston 2024ko mai. 10a, 15:30

Hainbat korrikalari joan den apirila amaieran jokatutako Pagoeta Mendi Lasterketan. (Aritz Mutiozabal)

Kikara kafetegitik abiatuko dira eta Laurgain aldera egingo dute bidea, Urteta eta Aitze auzoen artetik. Orotara, 13 kilometro inguru egingo dituztela jakinarazi dute, 350m inguruko desnibel positiboarekin.

Saltaka mendi korrika talde sortu berriak bere lehenengo irterra antolatu du iganderako. Kikara kaefetegian jarri du hitzordua 09:00etan eta bertaratzera animatu ditu herritarrak, mendian korrika sekula aritu ez direnak nahiz eskarmentua dutenak. Zentzu horretan, taldeak adierazi du batzuentzat lehen mendi korrika irteera izan daitekeenez, "garrantzitsuena zapatillak jantzi eta ateratzea" dela.

Halaber, egingo duten ibilbidea zein izango den ere zehaztu du: "Zarauztik atera eta Laurgain aldera egingo dugu bidea, Urteta eta Aitze auzoen artetik. Gero, bide beretik jaitsiko gara. 13 bat kilometro izango ditu ibilbideak, 350m inguruko desnibel positiboarekin".

Mendian korrika aritzea gustuko duten hainbat herritarrek osatu duten taldea da Saltaka eta duen helburu nagusien artean dago mendi lasterketetan emakumeen parte-hartzea handitzea. Hori horrela, erronka jarri dio bere buruari: datorren urteko Pagoeta Mendi Lasterketan 45 emakumek parte hartzea. Aldegia, aurtengo kopurua bikoitzea, 27k eman baitzuten izena.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide