Arkamurkak antolatuta, Pagoetara irteera egingo dute bihar

Jabi Gonzalez Toston 2024ko maiatzaren 10a

Pagoeta ingurua. (Artxiboa)

Arkamurkak zehaztu duenez, hagin zuhaitzak Kantauriko zonaldean kontserbatzeko eta haien egoera hobetzeko egin dituzten lanak azalduko dituzte. 09:00etan jarri dute elkartzeko hitzordua Burdingurutzeko aparkalekuan.

Arkamurka natura elkarteak bi irteera antolatu ditu maiatzerako, zarauztarrei inguruan duten eremu naturalaz gozatzeko aukera eskaintzeko asmoz, eta horietatik lehenengoa egingo dute bihar. 09:00etan jarri dute elkartzeko hitzordua Burdingurutzeko aparkalekuan.

Hain zuzen, Pagoetara izango da biharko irteera, eta Arkamurkak zehaztu duenez, hagin zuhaitzak Kantauriko zonaldean kontserbatzeko eta haien egoera hobetzeko egin dituzten lanak azalduko dituzte. Nolanahi ere, elkarteak aurreratu du Europako LIFE programaren barruan egin dituztela lanok eta parte hartze zuzena izan duten adituek emango dituztela azalpenak. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide