Gipuzkoa Bertsotan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea apirilaren 25ean hasi zen Eskoriatzan, eta ekainaren 2a bitartean hogei saio jokatuko dituzte, bi itzulitan. Guztira, 74 bertsolarik parte hartu dute. 21 Urola Kosta eskualdekoak dira eta horietatik zortzi, zarauztarrak. Julen Zulaikak apirilaren 26an abestu zuen Zestoako saioan eta aurreko ostegunean Uxue Alkorta Iturbek, Zaldibiako saioan. Hurrengo asteetan zehar beste hainbat saio egingo dituzte zarauztarrek.
- Oier Aizpurua Olaizola (1988). Getariako saioan abestuko du gaur, 19:00etan, Kultur Etxean.
- Aner Peritz Manterola Euzkitze (2002). Idiazabalgo saioan abestuko du gaur, 19:00etan, Guraso Elkartea aretoan.
- Markel Eizagirre Beloki (1995). Anoetako saioan kantatuko du maiatzaren 10ean (ostirala), 19:00etan, Mikelasagasti auditorioan.
- Ane Peñagarikano Leiva (1999). Mutrikuko saioan abestuko du maiatzaren 10ean (ostirala), 19:00etan, Zabiel kultur etxean.
- Beñat Jauregi Etxeberria (1992). Anoetako saioan kantatuko du maiatzaren 10ean (ostirala), 19:00etan, Mikelasagasti auditorioan.
- Aimar Sorazu Roteta (2001). Oñatiko saioan kantatuko du maiatzaren 17an (ostirala), 19:00etan, Santa Ana udal antzokian.
Saio guztietarako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian jarri dituzte salgai.