'Hirugarren adina zineman' egitasmoaren bosgarren saioa egingo dute Photomuseumen

Julene Sorarrain 2024ko maiatzaren 10a

'Space Cowboys' filmaren fotograma bat.

Gela programaren barruan entolatu dute eta gaur arratsaldean izango da, doako sarrerakin lekua bete arte.

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, gaurko saioa hirugarren adinekoen zineman inguruko bosgarrena izango da.

Egitasmoaren helburua da hirugarren adinekoek rol garrantzitsua duten filmak erakustea. Titulu batzuetan, urteak igaro arren, protagonistek lanbide bat betetzen jarraitzen dute. Beste kasu batzuetan, erretiroaren une zailari aurre egiten diote. Film batzuetan gurasoak oztopo bihurtzen dira seme-alabentzat, nahiz eta maitasun handia dioten elkarri. Aipatzekoak dira, besteak beste, Wrinkles (2011), Ned esnatzen (1998), Gran Torino (2008), Cocoon (1985), Youth (2012), edota Space Cowboys (2000).

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide