Hileko odol ateraldia egingo dute asteazken arratsaldean

Erredakzioa 2024ko eka. 10a, 09:00

Ohi bezala, 16:30etik 20:30era izango da ateraldia anbulatorioan, eta emaileek aurrez eskatu beharko dute hitzordua. 

Hilero bezala, Zarauzko bizilagunek ekainean ere izango dute odola emateko aukera. Asteazken arratsalderako jarri dute hitzordua anbulatorioan eta parte hartu nahi duen orok 16:30etik 20:30era egin ahal izango du. Edonola ere, aldez aurretik jakinarazi beharko dute bertaratzea 943-00 78 85 telefono zenbakira deituta.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide