Nekazaritza ibilgailuen azterketa teknikoa egingo dute asteazkenean

Mailo Oiarzabal 2024ko mai. 6a, 14:00

Nekazaritza ibilgailu bat.

Abendañon egingo dituzte azterketak, 09:00etan hasita. Traktoreei eta abarrei azterketa teknikoa egitea nahi duten ibilgailu jabeek zirkulazio baimena, azterketa teknikoaren txartela eta aseguruaren ordainagiria aurkeztu beharko dituzte.

Nekazaritza ibilgailuei azterketa teknikoak egiten dizkieten unitate ibiltariak Urola Kostako herrietan ibiliko dira aste honetan eta datorrenean. Bihartik datorren ostiralera bitartean –hilaren 7tik 10era– zazpi herritako ibilgailu jabeei emango diete zerbitzua; datorren asteko ostegunean, berriz, hilaren 16an, Azpeitian egingo dituzte azterketa teknikoak. Zarautzi dagokionez, asteazkenerako jarri dute hitzordua, 09:00etatik hasita, Abendañon.

Hau da, zehazki, nekazal erabilerarako ibilgailuen azterketa teknikoen datozen egunetako egutegia, herriak, tokiak eta orduak zehaztuta:

Bihar, asteartea

  • Orion, Arraunetxen, 09:00etatik aurrera.
  • Aian, Eroskiko aparkalekuan, 13:00etatik aurrera.

Etzi, asteazkena

  • Zarautzen, Abendañon, 09:00etatik aurrera.
  • Aizarnazabalen, plazan, 13:00etatik aurrera.

Osteguna, maiatzak 9

  • Getarian, Viveros San Antonen, 09:00etatik aurrera.

Ostirala, maiatzak 10

  • Azkoitian, Ugarte industrialdean, 09:00etatik aurrera.
  • Errezilen, Letea jatetxeko aparkalekuan, 13:00etatik aurrera.

Maiatzaren 16an, osteguna

  • Azpeitian:
    • Loiolako tren geltoki zaharrean, 09:00etatik aurrera.
    • Gazteko biribilgune ondoan, 13:00etatik aurrera.

Traktoreei eta abarrei azterketa teknikoa egitea nahi duten ibilgailu jabeek zirkulazio baimena, azterketa teknikoaren txartela eta aseguruaren ordainagiria aurkeztu beharko dituzte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide