Familien asteburua

Julene Sorarrain eta Onintza Lete Arrieta 2024ko maiatzaren 5a

Familia Giroan egitasmoa antolatu du Zarauzko Udalak hirugarrenez, eta Hirukide elkartea ere parte hartzen ari da bertan, 25 urte bete dituela ospatzeko.

Haurrentzako eta haien familientzako ekintzaz eta saioz bete da asteburu honetan Zarautz. Izan ere, Zarazko Udalak hirugarrenez antolatu du Familia Giroan egitasmoa, eta bai atzo, bai gaur, badute zer gozatua kalera ateratzen diren herritarrek.

Atzo goizez eta arratsaldez askotariko ikuskizun, joko eta tailerrak egon ziren aukeran itsas pasealekuan nahiz herriko beste zenbait txokotan. Goiz partean, esaterako, puzgarriak, ludoteka, tailerrak, familian egiteko jolasak eta herri kirolak egon ziren itsas pasealekuan, baita ipuin kontalaria ere.

Arratsaldean, Frontoi Txikin Jolas Molaz mahai jokoez gozatu zuten bertaratu zirenek, eta erraldoiak eta buruhandiak ere ibili ziren herrigunean.

Eguraldiak askorik lagundu ez arren, herritar ugarik parte hartu zuten ekintza horietan.

Gaurko egitaraua, berriz, honakoa da:

Gaur, igandea

  • 10:00-11:30. Argigrama sormen lantegia. Torreoian (*). 
  • 10:00-11:30. Sendabelarren koadernoa tailerra. Vista Alegre parkean (*). 
  • 10:30-12:00. Baso bainua. Hondartzan (*).
  • 11:00-13:30. Ohikoa da naturaz gozatzea irteera gidatua. (Aniztasun funtzionala duten haur, gazte eta familientzat) (*). 
  • 11:30-14:00. Puzgarriak. Itsas pasealekuan, Lege Zaharren Enparantzan eta Santuiturrin.
  • 16:30-17:30. Bisita gidatua: Santa Maria la Real monumentu multzora (*). 
  • 17:00-19:30. Puzgarriak. Itsas pasealekuan, Musika Plazan, Lege Zaharren Enparantzan. eta Santuiturrin.
  • 18:00 - 19:00. Sentsazioak magia ikuskizuna, Hogei magoaren eskutik (4 euro). Modelon.

(*) ikurra duten ekintzetan beharrezkoa izango da aurrez izena ematea 943-83 09 90 telefonora deituta edo turismoa@zarautz.eus helbidera idatzita. Plazak mugatuak izango dira ekintza horietan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide