Bihar, igandea, egitekoak ziren plaza dantza saioa bertan behera geratu dela jakinarazi du Zarauzko Udalak. Erabakia osasun arrazoiengatik hartu dute, eta esan dute jakinaraziko dutela hurrengo saioa noiz izango den.
Igande eguerdietan egin ohi dituzte plaza dantza saioak, Musika Plazan.