Zarauzko Udalak online galdetegia jarri du martxan herriko gazteen errealitatearen diagnostikoa egiteko. Azaldu duenez, lanaren edota ikasketen arloan haien egoera zein den jakin nahi du, baita etxebizitzari buruz dituzten kezkak eta beharrak ezagutu ere. Hori horrela, herriko 18 eta 35 urte arteko gazte guztiei egin die deia inkesta bete dezaten. Lotura honetan dago eskuragarri.
Herriko gazteek maiatzaren 17ra arte izango dute galdetegia betetzeko aukera eta udalak hitz eman du "erabat anonimoa" izango dela. Halaber, zehaztu du hamar bat minutu emango diela erantzutea eta Aztiker soziologia ikergunea arduratuko dela datuak jasotzeaz eta tratatzeaz.