Australiako euskal diasporari buruz hitzaldia eskainiko du Esther Kortak

Mireia Galarza Bastida 2024ko maiatzaren 3a

Australiako Diaspora emakumeak. (Utzitakoa)

Aste honetako erakusketarekin lotuta, hitzaldia eskainiko du Kortak Gela programaren barruan. Gaur izango da, 18:00etan, euskaraz. 

Aste hasieratik ikusgai dago Photomuseum argazki eta zinema museoan Basques in Australia aldi baterako erakusketa, eta horrekin lotuta, hitzaldia eskainiko du gaur Esther Korta aditu eta erakusketako komisarioak museoan bertan. 18:00etan izango da hitzordua, eta hitzaldia euskaraz izango da.

Herriz herri erakusten ari diren argazki mostra ibiltaria da Photomuseumekoa, eta 50eko hamarkadaren amaieran Australiara joandako euskal diaspora du ardatz. Zehazki, 1958 eta 1960 urteen artean egindako Kanguro, Eukaliptus, Emu, Karry eta Torres operazioetan nahiz Marta Plana deiturikoaren barruan Euskal Herritik hara joan ziren ehunka lagunen itsasontzi bidaia eta Australian sortu zuten euskal komunitatea erakusten ditu. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide