Basarri Bertsopaper Lehiaketako izen ematea zabaldu dute

Julene Sorarrain

Iaz Aner Peritzek irabazi zuen lehiaketa eta Andoni EgaƱa epaimahaikidearen eta Irune Urbieta zinegotziaren eskutik jaso zuen saria. (Zarauzko Udala)

Lanak aurkezteko epea ekainaren 21era arte egongo da zabalik.

Basarri Bertsopaper Sarien 40. edizioa ospatuko dute aurten. Zarauzko Udalak antolatutako lehiaketaren helburua da euskara eta bertsolaritza sustatzea eta euskal sormenean eragitea. Sari bakarra emango dute, 1.800 eurokoa. Epaimahaian Andoni Egaña, Nahikari Gabilondo eta Unai Muniain izango dira. Edonork har dezake parte eta parte hartzaile bakoitzak bi lan aurkeztu ahalko ditu gehienez.

Lanak aurkezteko epea gaur ireki dute eta ekainaren 21era arte egongo da zabalik. Lanak kultura@zarautz.eus helbidera bidali beharko dira. Sari banaketa Bertso Astean egingo dute, uztailan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide