Ate irekien jardunaldia egingo dute bihar Musika Eskolan

Jabi Gonzalez Toston 2024ko maiatzaren 3a

Imanol Urbieta Udal Musika Eskola. (Zarauzko Udala)

Goizean izango da eta eraikina bertatik bertara ezagutzeko aukera eskainiko dute. Arratsalderako, berriz, 5 urteko ikasleen bi emanaldi antolatu dituzte.

Datorren ikasturtean Imanol Urbieta Udal Musika eskolan izena eman nahi duten herritarrek eraikina eta bere azpiegiturak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute bihar; izan ere, ate irekien jardunaldia antolatu dute. Matrikula egiteko interesa izan dezakeen musika zale orok izango du bertaratzeko aukera 10:30etik 12:30era.

Horrez gain, Musika Eskolako arduradunek jakinarazi dute 5 urteko ikasleen bi emanaldi antolatu dituztela arratsaldera. Musika eskola bertako aretoan eskainiko dituzte, 17:00etan 5A taldeko eta 18:00etan 5B taldekoek.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide