'Posdatarik gabeko gutunak' antzezlana ikusteko sarrerak, zozkatuta

Mireia Galarza Bastida 2024ko maiatzaren 3a

'Posdatarik gabeko gutunak' antzezlana. (Xake Produkzioak)

Zozketan parte hartzeko interesa zutenek ostegunera bitartean izan dute parte hartzeko aukera, eta parte hartzaileen artean Maribi Ugalde eta Jaione Lasa izan dira sarituak.  

Fadoak entzuten zituen gizona antzezlana eta gero, Posdatarik gabeko gutunak lana aurkeztu zuen Xake Produkzioak konpainiak iazko maiatzaren 26an Tolosako Leidor antzokian. Euskal Herriko dozenaka antzoki bisitatu eta gero, ostiralean iritsiko da Zarautzera. Modelo aretoan izango da antzerkia, 20:00etan. 

Bertan, Mikel izango da protagonista, eta bost urte preso egon ostean, ordubete geratzen zaio bizimodu berri bat hasteko. Ordubete hori inoiz parez pare ezagutu ez duen igorle misteriotsu bati eskainiko dio. Izan ere, azken hilabeteetan, bere burua identifikatu ez duen norbaitek bidalitako gutun misteriotsu batzuk jaso ditu. Eskutitz horiek guztiek ezaugarri bera dute; postdataren lekua hutsik uzten du igorleak. Charlot modura jantzitako pianista mutu baten laguntzarekin, bere bizitzaren errepaso bat egin eta jasotako gutunak gogoratuko ditu, igorle misteriotsua nor den jakin arte. Getari Etxegarairen zuzendaritzapean, Kepa Errasti eta Nerea Ariznabarreta ariko dira aktore moduan.

Zarauzko Udalaren Kultura sailaren eskutik, Zarauzko Hitzak bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bere atari digitaleko erabiltzaileen artean. Zozketan parte hartzeko interesa zutenek ostegunera bitartean izan dute parte hartzeko aukera, eta parte hartzaileen artean Maribi Ugalde eta Jaione Lasa izan dira sarituak.  

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide