Zarautz Arraun Elkarteko gizonezkoek brontzezko domina lortu zuten atzo Legution, arraunketa olinpikoko 8+ modalitatean hirugarren sailkatu ondoren. Zortzi arraunlarik eta lemazainak osatu zuten ontzia eta lau parte hartu zuten, orotara. Hondarribia izan zen guztietan azkarrena eta sei minutu eta hamar segundoan amaitu zuen 2.000 metroko ibilbidea. Bigarren Orio sailkatu zen hamar segundora. ZAEk, aldiz, irabazleak baino 22 segundo gehiago behar izan zituen eta 31 podiumetik kanpo geratu zen Orioren bigarren ontziak.
Bestalde, Gipuzkoako Trainerillen liga ere hasi zuten atzo Mutrikun, eta Zarauzko taldeko bi ontzik parte hartu zuten: gizonezko seniorrena, bata, eta emakumezko kadeteena, bestea. Biak ala biak zazpigarren sailkatu ziren.