Arrano elkartearen 40. urteurrena dela eta, Arranopola kultur elkarteak, Algarapola ekimenaren barruan, bakarrizketa bikoitzeko saioa antolatu du ostiral honetarako. Esti Curiel aktorea eta Gorka Olazabal Paxo izango dira oraingoan Arrano tabernako bunkerra girotzen. 22:30ean hasiko da saio eta sarrera doakoa izango da lekuak bete arte.