Maiatzaren 6an irekiko dute udako kirol ikastaroen izen ematea

Mireia Galarza Bastida 2024ko maiatzaren 2a

Aritzbatalde kiroldegia. (Aritz Mutiozabal)

Izena emateko lekuei dagokionez, herritarrek kiroldegiko harreran eta udaleko webgunean izango dute horretarako aukera, baita eskaintza eskuorrian aurkitu daitekeen QR kodearen bidez ere.

Urtero bezala, Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian aukera izango dute herritarrek udaldian ere kirola egiten jarraitzeko. Hain zuzen ere, hainbat ikastaro prestatu ditu udalak udako hilabeteetarako, eta horiek haur, gazte eta helduentzat izango dira. Izen ematea maiatzaren 6an irekiko du erakundeak, eta gehitu dutenez, izen emate hurrenkera errespetatuko dute taldeak osatzeko.

Izena emateko lekuei dagokionez, herritarrek kiroldegiko harreran eta udaleko webgunean izango dute horretarako aukera, baita eskaintza eskuorrian aurkitu daitekeen QR kodearen bidez. Informazio gehiago nahi duenak kiroldegira deitu beharko du, 943-005 123 telefonora. Hemen ikus daiteke eskaintza osoa, ordutegi eta prezioak barne.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide