Zarauzko Udalak aitatasun tailerra eskainiko du

Julene Sorarrain 2024ko maiatzaren 2a

Emakumeen* Etxea sarrerako atea. (Zarauzko Hitza)

Tailerra maiatzaren 8tik aurrera egingo dute, lau asteazkenetan zehazki: maitzaren 8, 15, 29 eta ekainaren 5ean. Emakumeen* etxean izango da, 18:00etatik 20:00etara.

Zarauzko Udaleko Parekidetasun departamentuak aitatasun tailer bat antolatu du. Datuek adierazten duten bezala, emakumeek, batez beste, gizonek baino hiru ordu gehiago ematen dituzte egunean zaintza-lanetan eta etxeko lanetan (4,5 ordu emakumeek eta 1,5 gizonek).

Tailer honen helburua da, aitatasunaren, zaintzaren eta emozioen kudeaketaren onurak eta erantzukizunak aztertzea. Gurasoek seme-alabekin, bikotekidearekin eta abarrekin izan nahi dituzten harremanak aztertzea, hain zuzen.

Tailerra ON:GIZ elkarteko Mikel Arakisek zuzenduko du. ON:GIZ elkarteak Emakunde Saria irabazi zuen 2022an gizonak sentsibilizatzen eta emakumeak ahalduntzen egindako lanagatik.

Tailerra maiatzaren 8an hasiko da eta lau asteazkenetan egingo dute: maiatzak 8, 15 eta 29, eta ekainak 5ean, 18:00etatik 20:00tara Emakumeen* etxean. Izena ematea online egin daiteke www.emakumeenetxea.zarautz.eus webgunean, baita 943-00 51 17 telefonora deitu edo berdintasuna@zarautz.eus helbidera idatzita ere.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide