Ortzain Ensemble musika taldeak, Zarauzko Solidaritate Koordinadora eta Munduko Begiak erakundearekin batera, kontzertu solidario bat antolatu du biharko. Frantziskotarren elizan egingo dute 20:15ean eta sarrera doakoa izango da.
Ortzian Ensemble musika taldea 2017. urtean sortu zuten, Euskal Herriko abesti herrikoiak zabaltzeko asmoarekin. Abesti profano zein erlijiosoak abesten dituzte batez ere, baita herriko abestiak ere. Euskaraz gain, italieraz, ingelesez eta frantsesez ere abesten dute.