Frontoi Txiki 'Inurritegi' bihurtu da

Julene Sorarrain 2024ko maiatzaren 1a

Hainbat artista eta kulturzale bertaratu ziren atzo Frontoi Txikira Lanartearen Inurria ttirrittaka ekitaldiaz gozatzera.

Lanartearen lehen agerraldiak sekulako arrakasta izan zuen atzo Zarauzko Frontoi Txikin. Inurria ttirrittaka ekitaldira bertaratu zirenek hainbat artistaz gozatu ahal izan zuten. Amagoia Gurrutxaga Lanarteko koordinatzaileak eman zion hasiera. Ondoren, Andoni Tolosa Morauren ahotsa entzuteko aukera izan zuten; gitarraren laguntzarekin, Lana lana da abestia kantatu zuen. Jose Luis Otamendik Landura bere azken liburuko pasarteak irakurri zituen, eta Koldo Izagirre idazlea ere bertan izan zen bere testu batzuk irakurtzen. Azkenik, ekitaldiari amaiera emateko, Lizar Begoña idazlea bertaratu zen poesia testu bat errezitatzera.

Hainbat zarauztar gerturatu ziren ekitaldira. Besteak beste, Susako editore Leire Lopez Ziluaga, Jakin aldizkariko kide Xabier Eizagirre, Elhuyarreko Ana Galarraga, Mikel Kazalis musikaria, Literaturiako kide Itziar Iruretagoiena eta EH Bilduko udal taldeko Itziar Murua eta Ainara Landa.

Era berean, entzuleen artean ziren Josu Landa idazlea, Joxe Mari Carrere ipuin kontalaria eta Joseba Tapia musikaria ere.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide