Gran Camping Zarautzek 'Green Key' ziurtagiria lortu du

Julene Sorarrain 2024ko maiatzaren 1a

Glamping dendak. (Gran Camping Zarautz)

Euskal Herriko lehen kanpina izan da ziurtagiri hau lortzen. Gainera, 60. urteurrena ospatuko du aurten baita Hostel berri baten irekiera ere partzelen eta Glamping-aren alboan.

Green Key ingurumenarekin konpromisu handia duten establezimendu turistikoek lortzen duten ziurtagiria da. Gran Camping Zarautz Euskal Herriko lehen kanpina izan da ziurtagiri hau lortzen eta era berean, Gironako (Herrialde Katalana) Cypsela Sandaya Kanpinak ere lortu du. Espainiar Estatuan beste inork ez du lortu ziurtagiri hau.

Ziurtagiria lortzeko, Gran Camping Zarautzek neurri ekologiko eta jasangarriak hartu ditu, besteak beste, hondakinen kudeaketa eraginkorra, uraren eta energien erabilpen arduratsua eta mugirkotasun jasangarriaren sustapena.

Bere 60. urteurrenaren baitan, Gran Camping Zarautzek egitasmo berri bat eratu du, estrategia jasangarriak hedatzeko eta gaur egungo erronketara eta aukeretara egokitzeko asmoarekin. Egitasmo honen bitartez, kanpinak jasangarritasunarekin eta turismo arduratsuarekin duen konpromisua sendotu nahi du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide