Zaratazarautzek eta Hiruputzu Gaztetxeak bi hardcore punk kontzertu antolatu dituzte ostiral honetarako. Erresuma Batutik The Domestics taldea dator East Anglian Hardcore lana aurkeztera. Portugaleteko (Bizkaia) Build Me a Bomb taldea gehitu zaie beraien kontzertu birara. Maitzaren 4ean Sastrakan joko dute, Portugaleten eta maiatzaren 5ean Sarean, Bilbon.
Kontzertuak 20:30ean hasiko dira. Sarrerak gaztetxean erosi ahalko dira.