Ur mozketak egingo dituzte astelehen goizean Alde Zaharrean

Erredakzioa 2024ko api. 27a, 17:10

Santa Marina kalea.

Horniketa sarean egiten ari diren lanak direla-eta etengo dute zerbitzua eta Orape, San Inazio, Santa Marina eta Ipar kaleetako eraikinetan izango du eragina.

Herriko ur hornidura sektoretan banatzeko Gipuzkoako Urak partzuergoak joan den martxoaren hasieran abiatutako lanek aurrera egiten jarraitzen dute eta bide horretan ur mozketa gehiago egin beharko dituzte astelehenean, 08:30etik 12:30era. Partzuergoak zehaztu duenez, Orape, San Inazio, Santa Marina eta Ipar kaleetako hainbat eraikinetan izango du eragina etenaldiak.

Nolanahi ere, partzuergoak azaldu du gerta litekeela lanak lehenago amaitzea, eta, ondorioz, zerbitzua adierazitakoa baino lehenago berrezartzea. Kontrara, lanak luzatzen bazaizkio jakinarazi du 900-32 22 22 edo 943-00 22 22 telefono zenbakietara deitu dezaketela herritarrek mozketaren berri zehatzagoa izateko. Halaber, ohartarazi du ur mozketa dela eta, presio jaitsierak, uhertasuna eta nahi gabeko beste zenbait ondorio gertatu daitezkeela zerbitzuan.

Mozketak aipatu kaleetako honako zenbaki hauetan izango du eragina:

  • Orape kalean: 2. zenbakian.
  • San Inazio kalean: 1, 3, 5, 7 eta 9. zenbakietan.
  • Santa Marina kalean: 1, 2, 3, 4, 5, 6, 8, 10, 12, 14, 16. zenbakietan.
  • Ipar kalean: 1. zenbakian.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide