Zarauzko Helduen Dantzari Eguna ospatuko dute larunbatean

Julene Sorarrain 2024ko apirilaren 23a

Helduen Dantzari Eguna. (Hitza)

11:00etan hasiko da ekitaldia, kalez kale. 14:00etan bazkaria egingo dute eta arratsaldean dantzan jarrituko dute.

Jalgi dantza taldeak helduei zuzendutako dantzarien eguna antolatu du. 2017. urtean egin zuten lehenengo edizioa, dantzari txikien egunean bezala, beste herrietako dantzari helduak gonbidatuz. Hurrengo urteetan ikastaroetako helduekin egin izan dute ekitaldia, goizean dantza egin eta bazkari batekin amaituz. 

Aurtengoan Jalgiko helduak, ikastaroetako helduekin batera, 11:00etan hasiko dira kalez kale dantzan. Bi ibildide jarraituko dituzte eta 13:00etan Munoa plazan elkartuko dira bospasei dantza egiteko. 14:00etan bazkaria egingo dute eta 18:30etatik 22:00etara triki-poteoa egongo da, Hotel Zarautzetik abiatuta. Ekitaldia Musika Plazan amaituko da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide