Sanpelaioak 2024

Sanpelaioak antolatzeko bilera irekia deitu du Bazion Ze Muituk

Aritz Mutiozabal

Paella lehiaketa txosnagunean. (Hitza)

Bihar arratsalderako jarri dute zita Musika Plazan, Transpelayuak antolatzeko.

Bazion Ze Muitu herri mugimenduak deituta, sanpelaioak antolatzeko bilera irekia egingo dute bihar arratsaldean. Hik ze uste dek? Festak bakarrik antolatzeiala? lelopean, Musika Plazan jarri dute hitzordua, 18:00etan.  Ondoren, gaua girotze aldera, DJ Gosari Alaiaren saioa izango da Arrano tabernan, 23:30ean hasita.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide