Arrakastatsua izan da Play-eruak txapelketaren laugarren edizioa

Mireia Galarza Bastida eta Onintza Lete Arrieta 2024ko api. 7a, 17:00

Inoiz baino talde gehiagok parte hartu dute aurten, eta guztira 600 jokalari inguru elkartu dira hondartzan futbolean arituz ondo pasatzeko.

Laugarrenez, Play-eruak txapelketa jokatu dute asteburu honetan Zarauzko hondartzan. Inoiz baino talde gehiagok parte hartu dute aurten, eta guztira 600 jokalari inguru elkartu dira hondartzan futbolean arituz ondo pasatzeko.

Haimar Arozena da antolatzaileetako bat, eta bere hitzetan, Zarauzko gazteez gain, inguruko herrietako nerabeek ere parte hartu dute txapelketan. 12-16 urte bitarteko gaztetxoentzat zuzenduta dago jardunaldia. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide