Zaratazarautz kolektiboak urtea beteko du Hiruputzu gaztetxean musika emanaldiak antolatzen hasi zenetik, eta, hori ospatzeko ekitaldi berezia antolatu du gaur iluntzerako. Hala, hiru kontzertu eta "pintxada" izango dira 20:00etatik aurrera.
Tolosatik (Okzitania, Frantzia) etorrtitako Nightwatchers, Madrilgo Accidente eta Kanarietako Agobio izango dira oholtza gainera igoko diren hiru taldeak. Lehenego biek, gainera, elkarrekin plazaratu dute diskoa aurkeztuko dute: Accidente / Nightwatchers Split.