Espainiar herritartasuna online nola eskatu azalduko dute bihar

Jabi Gonzalez Toston 2024ko martxoaren 25a

Udalak antolatuta hitzaldia eskainiko dute arratsaldean  Etxezabala aretoan eta interesa duen orok izango du bertaratzeko aukera.

Espainiar herritartasuna online eskuratzeko jarraitu beharreko urratsak eta egin beharreko izapideak azaltzeko hitzaldia antolatu du Zarauzko Udalak biharko. 18:30ean egingo dute Etxezabala aretoan eta doakoa izango da. Hala, interesa izan dezakeen orori egin diote saio informatibora bertaratzeko deia.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide