Herri batzarra egingo du EH Bilduk bihar

Mireia Galarza Bastida 2024ko martxoaren 21a

Iazko uztailaren 23an EH Bilduk egindako ekitaldia. (EH Bildu)

18:00etan izango da hitzordua, EH Bilduren lokal berrian, Urdaneta kaleko 2. zenbakian, lehen informatika zerbitzuko denda zegoen lekuan.  

Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak izango dira gaurtik hilabetera, apirilaren 21ean, eta horri begira jarrita dago dagoeneko Zarauzko EH Bildu ere. Izan ere, herri batzarra antolatu dute biharko.

18:00etan izango da hitzordua, EH Bilduren lokal berrian, Urdaneta kaleko 2. zenbakian, lehen informatika zerbitzuko denda zegoen lekuan.  

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide