Peedoh, Ayucaba eta Ex Dom taldeek kontzertuak eskainiko dituzte gaur

Jabi Gonzalez Toston 2024ko martxoaren 21a

Zaratazarautzek duela aste batzuk antolatutako jaialdietako bat. (Zaratazarautz)

Zaratazarautzek antolatu du jaialdia Hiruputzun eta, Bartzelonatik eta Bremenetik (Alemania) etorriko dira hiru taldeetako bi. Hirugarrena, etxekoa izango da.

Hiruputzu gaztetxeak hiru kontzertu hartuko ditu gaur 20:00etatik aurrera. Zaratazarautz kolektiboak antolatu du eta jakinarazi duenez, Bartzelonako Ayucaba, Bremeneko (Alemania) Ex Dom eta Zarautz bertako Peedoh bikotea izango dira oholtza gainera igoko diren taldeak.

Halaber, aurreratu du "distortsioa, abiadura eta zarata eskua emanda" ekarriko dituela talde alemaniarrak, eta, "mala ostiya lau haizetara", berriz, kataluniarrak. Etxekoak, azkenik, "beraien sinfoniekin nazka ematen" arituko dira, antolatzaileen hitzetan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide